Gaur amaituko da Bertso-Lata jaialdi nagusiarekin, eta Tabernetako Txapelketak hartuko du bertsoaren lekukoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 6a, 00:00
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da gaurko jaialdia.

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da gaurko jaialdia. Kantuan ariko dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza. 

Punta-puntako bertsolariekin agurtuko dute aurtengo Bertso-Lata. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Saioa Alkaizak kantatuko dute gaur, 18:30etatik aurrera, Biteri Kultur Etxean. Bertso saiorako sarrerak bertan egongo dira eskuragarri, 17:00etatik aurrera, eta 7 euro balioko dute. 

Hau izango da Bertso-Latako azken ekitaldia. Guztira sei saio ezberdin antolatu zituen Paulo Txikiya Bertso Eskolak, herriko beste zenbait elkarterekin elkarlanean, eta arrakastatsuak izan dira. Haurrei zuzendutako saioak, herriko bertsolarien saioak eta bestelako ekitaldi bereziak tartekatu dituzte aurtengoan. 

Tabernetako Txapelketak mantenduko du bertso giroa

Bertso-Lata bukatu arren, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango da Hernanin. Ohiko eguna berreskuratuko du Tabernetako Txapelketak. San Sebastian egunaren bezperan jokatuko da, eta herriko bertsolariak garaiz daude izena eman eta kantura animatzeko. Giro ederra sortu ohi da Garin Tabernan, eta aurten, pandemiaren eragin guztiak atzean utzita, lehengo giroa berreskuratzeko ilusioa dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!