Hiru kotxe kiskali eta bi kaltetu dira Karabel auzoan, atzo goizaldean piztutako sute baten ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 6a, 00:00

Hiru kotxe guztiz kiskalita geratu ziren.

Goizaldean piztu zen sutea, eta Karabel auzoko 5 kotxeri eragin zien. Ikerketa zabalik dago sutearen jatorria eragindakoa izan zen ala ez jakiteko.

Sute bat izan zen atzo Hernaniko Karabel auzoan, eta tren geltokiaren pareko aparkalekuan zeuden hiru kotxe guztiz kiskaltzeaz gain, beste bi auto ere kaltetu zituzten sugarrek. Goizaldeko 04:45etan jaso zuen abisua Hernaniko Udaltzaingoak, eta Suhiltzaileak segituan bertaratu ziren arren, hiru kotxeak suak hartuta zeuden dagoeneko. Kotxeek bakarrik jasan zuten sutearen eragina, eta materiala izan zen sortutako kalte bakarra. 

 

Ikerketa ireki du Ertzaintzak

Ez dago argi zein izan den sutearen jatorria, eta nola piztu den. Horregatik, ohikoa den modura, ikerketa zabaldu du Segurtasun Sailak, sutearen jatorria egiaztatu eta nahita eragindakoa izan zen ala ez jakiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!