Hiru kotxe kiskali eta bi kaltetu dira sute baten ondorioz, Karabel auzoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 5a, 09:58

Goizaldeko 4:45etan jaso du abisua Hernaniko Udaltzaingoak. Ikerketa zabaldu dute sutearen jatorria zein izan den jakiteko.  

Hiru kotxe kiskali eta bi kaltetu utzi ditu gaur goizaldean Karabel auzoan piztutako suteak. Goizaldeko 4:45etan jaso dute udaltzainek lehen abisua, eta segituan iritsi dira suhiltzaileak tokira, baina ordurako oso kaltetuak zeuden kotxeak. Ikerketa zabaldu dute suteak zein jatorri duen egiaztatzeko, eta eragindakoa izan den ala ez jakiteko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!