Emakumeentzako Jabetze Eskolak hamar ikastaro edo tailer eskainiko ditu urtarriletik ekainera arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 5a, 00:00

Batukada da tailerretako bat.

Izena eman daiteke urtarrilaren 12tik 27ra arte eta gaien lanketa Kulturarteko Plaza Feministan izango da.

Askotariko gaiak lantzeko parada izango da Hernaniko emakumeentzako Jabetze Eskolan. Orotara, hamar tailer edo ikastaro eskainiko dira otsailetik ekainera bitarte. Batetik, ikastaro berriak izango dira, askotariko gaien ingurukoak. Besteak beste hauek izango dira: familia eredu berriak eta eskura dauden tresna juridikoak; Etxeko konponketak; Autodefentsa Feminista; Alternatiba ekofeministak edota Mendi orientazioa.

Bestetik, udazkenean hasi eta segida izango duten hainbat ikastaro ere izango dira, hala nola: Munduko emakumeen literatura; Batukada Feminista; Nork bere burua zaintzeko, konfiantza lantzeko eta ahalduntzeko tailer hainbat; eta amaitzeko, gune iraunkor bat: Emagunea, jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea.

Izena emateko aukera egongo da urtarrilaren 12tik 27ra, bai Kulturarteko Plaza Feministan; bai www.hernani.eus webgunean; bai e-mailez kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17 telefonora deituta. Hori horrela, parte-hartzera animatzen da Berdintasun Sailetik.

EGITARAUA

JABETZE ESKOLAK

Munduko emakumeen literatura: Irakaslea Mertxe Tranche. 18:30-20:30. Ostegunetan. Urtarrilak 19, otsailak 9, martxoak 2, 30, maiatzak 4 eta ekainak 1. KPFn.

Batukada Feminista: Irakaslea Arantxa Albizu eta Ainara Sarasketa. 17:30-19:30. Ostiraletan. Otsailak 10, 24, martxoak 10, 24, apirilak 21, maiatzak 5, 19 eta ekainak 2. KPFn.

Nire boterearen lekua: Nork bere burua zaintzeko eta ahalduntzeko tailerra: Irakaslea Clara Wolfram. 10:00-11:30. Ostegunetan. Otsailak 2, 9, 16, martxoak 2, 9, 16, 23, 30, apirilak 20, 27, maiatzak 4, 11, 18, 25 eta ekainak 1. KPFn.

Zeure barrura begiratu eta hartu arnasa: Irakaslea Su Hernández. 17:00-18:30. Ostegunetan. Otsailak 2, 9, 16, 23, martxoak 2, 9, 16, 23, 30, apirilak 20, 27, maiatzak 4, 11, 18, 25 eta ekainak 1. KPFn.

Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hori?: Irakaslea Irule abokatuak. 10:00-13:00. Larunbata. Martxoak 11. KPFn.

Autodefentsa feminista: Irakaslea Emagin elkartea. 10:00-13:00. Larunbata. Martxoak 18, 25. KPFn.

Etxeko konponketak: Irakaslea Izaskun Gurrutxaga. 10:00-12:00. Larunbata. Apirilak 16, maiatzak 3, 10, 17, 24, 31 eta ekainak 7. KPFn.

Mendi orientazioa: Irakaslea Patri Espinar. 17:00-20:30. Maiatzak 5, 09:30-13:30. Maiatzak 6, 13 eta 20. KPFn.

Alternatiba ekofeministak: 09:30-13:00. Larunbata. Maiatzak 27. KPFn.

Emagunea: Irakaslea Beatriz Egizabal. 10:00-11:30. Astelehena. Otsailak 6, 20, martxoak 6, 20, apirilak 17, maiatzak 8, 22 eta ekainak 5. KPFn

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!