Jabetze Eskolako izen ematea irekita

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 00:00

Udaberrian, askotariko gaiak lantzeko parada izango da Hernaniko emakumeentzako Jabetze Eskolan. Orotara, hamar tailer edo ikastaro eskainiko dira otsailetik ekainera bitarte. Batetik, ikastaro berriak izango dira, askotariko gaien ingurukoak. Besteak beste hauek izango dira: familia eredu berriak eta eskura dauden tresna juridikoak; Etxeko konponketak; Autodefentsa Feminista; Alternatiba ekofeministak edota Mendi orientazioa.

Bestetik, udazkenean hasi eta segida izango duten hainbat ikastaro ere izango dira, hala nola: Munduko emakumeen literatura; Batukada Feminista; Nork bere burua zaintzeko, konfiantza lantzeko eta ahalduntzeko tailer hainbat; eta amaitzeko, gune iraunkor bat: Emagunea, jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea.

 

Izena emateko epea, urtarrilaren 12tik 27ra

Izena emateko aukera egongo da urtarrilaren 12tik 27ra, bai Kulturarteko Plaza Feministan; bai www.hernani.eus Udaleko web gunean; bai e-mailez kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17 telefonora deituta. Hori horrela, parte-hartzera animatzen da Berdintasun Sailetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!