Aitortza egin zitzaion herriko bertsolaritzari Gudarien Plazan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 00:00

Hernaniko herriak, Udalak gidatuta, aitortza egin zien Gudarien Plazan, bertsolaritzari. Maialen Lujanbiok gidatuta igo ziren oholtza gainera Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi eta Oier Iurramendi. Roberto Pacheco eta Judith Montero saxofoijole hernaniarrek hasi zuten ekitaldia. Ondoren, Xabier Lertxundi alkateak hartu zuen hitza eta plazan zeuden ehundaka hernaniarren izenean eskerrak eman zizkien bertsolariei. Omenduek lore sorta bana jaso zuten eta Lujanbiok bere irudiarekin, Oa gozotegian, egindako txokolatezko tarta ere jaso zuen. Amaitzeko berriz ere saxofoi musikak eta txapeldunaren hitzek itxi zuten ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!