Isunari aurre egiteko sinadura bilketa hasi du Kontseilu Sozialistak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 3a, 00:00

3.168 euroko isunaren ondoren, «Mugimendu Sozialistari ezarri diguten betoa kentzea exijitzen diogu EH Bilduri».

Hernaniko Udalak isuna jarri dio Mugimendu Sozialistari. Aurreko asteko astelehenean hori salatu eta «Mugimendu Sozialistari ezarria diguten beto politikoa kentzea exijitu genuen. Haien partetik mugimendurik egon ez denez, sinadura bilketa bat abiarazi dugu Hernanin, bi exijentzia horiek bermatze aldera».

Pasa den udan, San Joanetan, «txosna jartzeko betoari aurre egin eta txosna jartzeagatik 3.168 euroko isuna jaso dugu, EH Bildu eta Hernaniko Udalaren partetik». Hori salatzeko 200 lagun inguru bildu ziren Hernaniko Gudarien Enparantzan Kontseilu Sozialista Buruntzaldeak deituta. 

Mugimendu Sozialistaren hitzetan, «gure posizio politikoa dela eta hau zokoratzen eta itotzen saiatzen ari da EH Bildu. Horren adibide dira beto zein bazterketa politiko oro». 

Salaketa eta exijentzien aurrean, «EH Bilduk mugimendurik egin ez duenez, udaletxera sartu ginen Kontseiluko kide batzuk, isuna kendu eta Euskal Herri osoan Mugimendu Sozialistari ezarria diguten betoa kentzeko exijitzera. Zentzu horretan, Hernanin sinadura bilketa bat abiaraziko dugu, aipatutakoak bermatze aldera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!