Elur Txorik 4-1 irabazi zuen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 3a, 00:00

Giro ezin hobearekin amaitu zuten urtea.

Santa Barbara elkartea 75garren urteurrena ospatzen ari da eta ospakizunen barruan, 2022 urtea, futbol partidu batekin amaitu zuten Urtezahar egunez. Elur Txori eta Santa Barbara elkarteek elkarren aurka jokatu zuten Zubipe futbol zelaian. Emaitza gutxienekoa izan arren inori ez zaio galtzea gustatzen eta Elur Txorik urteurrena 'zapuztu' zion Santa Barbarari 4-1 irabazi eta gero. Giro ezin hobean aritu ziren eta eguna festa giroko hirugarren denbora batekin bukatu zuten. C.D Hernaniri bereziki eskertu zioten, antolatzeko eman zuen laguntzagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!