Urtea hasteko bi ikastaro antolatu dira nerabeentzat eta gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 3a, 00:00

Gaur hasiko dira funky eta hip-hop eta muralgintza ikastaroak eta oraindik ere izena eman daiteke.

Urtea mugimendutik eta sormenetik hasteko herriko nerabe eta gazteentzat bi tailer antolatu ditu Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak. Ondorengoak dira bi tailerrak: Hernaniko Udal kiroldegian eskainiko den Funky eta Hip Hop ikastaroa eta Gazteria Zerbitzuko bulegoan egingo den muralgintza tailerra. Bi tailerrak doakoak dira eta aurrez izena eman beharra dago.

Funky eta hip-hop  ikastaroa 3 egunetakoa da. Gaur, bihar eta ostegunean goizeko ordutegian eskainiko da 11:00etatik 12:30etara. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendua dago. Karla Montotok irakasle lanetan jardungo du.  Izena eman daiteke ondorengo loturan: https://labur.eus/funky.

Sormen saioa, muralgintza izena duen lantegia bi egunetakoa izango da. Gaur muralaren diseinua egingo da modu parte hartzailean. Bigarren saioan, ostegunean, diseinatutako horman margotuko da. Sormen prozesua gertutik ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du. Murala, kaleko horma batean egingo da. Hain zuzen, Aristizabal kalea 7 behean, Gazteria Bulegoan, kokatuko da horma irudia. Berexi.art izen artistikoa duen Uxue Bereziartua izango da dinamizatzailea. Esperientzia haundia du tamaina ezberdinetako muralak egiten eta herrian ikusi daitezke bere hainbat lan, esaterako Kulturarteko Plaza Feministaren kanpoko hormetan. Lantegian izena emateko: https://labur.eus/muralgintza

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero ondorengo telefonora 943 33 70 41 deitu edo gazteria@hernani.eus emailera  idatzi dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!