Hernanira odol emateak bueltan dira. Gaur, urtarrilaren 3an, jarri dute zita 17:00etatik 20:40etara anbulategian. Anbulategian egingo dira estrakzioak eta beharrezkoa da asteartean bertan deitzea, goizean, hitzordua eskatzeko, 943 00 78 84 telefono zenbakian. Odol emaileak elkarteak sorpresa berri bat izango du. Hernanin bertan egindako ogitartekoak jateko aukera izango da. Elkartetik animatzen dituzte herritarrak odola ematera hurbiltzera.