Urte Zahar erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 31a, 20:00

Ohiturari hutsik egin gabe, kale buelta egitera atera dira gaur arratsaldean, Urte Zahar errondarekin. Kantuz eta bertsoz alaitu dituzte Hernaniko erdiguneko kaleak eta plazak, Ohitura Zaharrak abesbatzako kideek. Bideoan, Aralar tabernan egin duten geldialdiko bertso sorta umoretsua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!