Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistei omenaldia egingo diete gaur arratsaldean, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 2a, 00:00

Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze, Nafarroa Arenako finalean.

Hernaniko Udalak antolatuta, ekitaldi irekia izango da, 19:00etan hasita. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea.

Protagonismo haundia izan zuen Hernanik, beste behin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan: txapela jantzi zuen Maialen Lujanbio hernaniarrak hirugarrenez, eta bertan aritu ziren baita ere Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi, Hernaniko Bertso Eskolako kideak; eta Nerea Ibarzabal, Hernanin bizi den markina-xemeindarra.

Hori horrela, omenaldia egingo die Hernaniko Udalak lauei, gaur arratsaldean. Ekitaldi irekia prestatu du, 19:00etan hasita Plazan; eta herritar guztiei luzatu die bertaratzeko gonbitea.

Bertan, aitortza egingo diete txapelketan parte hartu duten Bertso Eskolako gainerako kideei ere. Haien ordezkari gisa egongo da Oier Iurramendi, txapelketako koordinatzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!