Gure Txoko nagusi, Elkarteen Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 2a, 00:00

Bi bikote finalistak, txapela janzteko lehian, Gure Txoko elkartean.

Jose Mari Bengoetxeak eta Isidro Pagolak irabazi zuten Hernaniko Elkarte Arteko Mus Txapelketa.

Hilabeteko lehiaren ondoren, ba­natu dituzte aurtengo txapelak, Hernaniko Elkarte Arteko Mus Txapelketan: Gure Txokoko Jose Mari Bengoetxea eta Isidro Pagola izan dira irabazleak.

Gure Txoko elkartea izan da protagonista nagusia, aurtengo edizioan. Bertan jokatu dituzte partida guztiak, eta etxean arituta, elkarteko muslariak izan dira onenak: bi bikote finalistak ziren Gure Txokokoak. Hain justu, Jose Mari Arenal eta Vicente Gomez elkartekideei irabazi zieten finala, Bengoetxeak eta Pagolak.

Semifinaletako partidetan, bi bikote finalistek mendean hartu zituzten Karobi Elkarteko Javier Bermejo eta Juan Valhondo, eta Santa Barbarako Javi Mateos eta Rafa Fernandez.

Guztira, bederatzi elkartek hartu dute parte aurtengo txapelketan: Gure Txoko, Txantxangorri, Elur Txori, Xalaparta, Karobi, Goiz Eguzki, Sagastialde, Etxeberri eta Santa Barbara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!