Urte Zaharreko piroteknia, soilik 15 minutuz eta Kaxkotik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 31a, 09:33

Pirotekniaren arriskuak murriztu nahian, hainbat arau ezarri ditu Hernaniko Udalak.

Urte Zahar egunez, ohiko izaten da pirotekniaren erabilera, urte aldaketarekin batera; baina horrek «segurtasun arazoak» ere sortzen dituela gogorarazi du Hernaniko Udalak. Horregatik, «arriskua ahalik eta gehien murriztu nahian», hainbat arau ezarri ditu, pirotekniaren erabileraren inguruan.

Hori horrela, soilik ordu laurdeneko tartean erabili ahal izango da piroteknia, gaueko 00:00etatik 00:15etara; eta debekatuta egongo da Kaxkoan, «egurrezko egitura duten eraikin asko baitaude, eta horren ondorioz, sua sortzeko eta zabaltzeko arrisku haundia baitago». Gainera, Kaxkotik kanpo, eremu irekietan bakarrik egongo da baimenduta pirotekniaren erabilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!