Konfiantza herrigintzan

Gurutze San Miguel LarraƱaga, Fermin Arruabarrena Olaiz 2022ko abe. 31a, 00:00

Elkarrekin, Idoia Telleria Maritxalar

Bihurtu konfiantza herrigintzaren indarguneetako bat.

Hernanin herritarrok badugu gaur egungo gizartean ditugun hainbat arazori aurre egiteko antolakuntza ahalmena. Hala nola, herri mailan zaintzan, monetan, etxebizitzan, migrazioan, energian, merkataritzan, langile mugimenduan, teknologian, berdintasunean, biodibertsitatean e.a. gaur egungo eredu mota zaharkitu eta ez justu batetik, eredu mota berri batera jauzi egiteko antolakuntza gaitasuna badago.

Argi dago ere, gure herriaren historiari erreparatuz, beharrezkoa den aldaketa hau guk, herritarrok, zuzenean egiten ez badugu ez dela eredu aldaketarik egongo. Gaur egun botere ekonomiko politikoek eskaintzen dizkiguten alternatibak marketing hutsa besterik ez dira; eredu berdina da, otso goseak ez du bakerik.

Bai herritarrok eta bai herrigintzatik sortutako mugimendu hauek, elkarrenganako konfiantza eduki behar dugu; batetik herritarrok konfiantza eduki behar dugu herri mugimendu hauei ekarpenak eta beharrezkoak diren kritika eraikitzaileak egiteko, eta bestetik, herri mugimenduek herritarroi laguntza eskatzeko konfiantza landu behar dute.

Gurutze San Miguel Larrañaga
Fermin Arruabarrena Olaiz

Ingutek, Koop. Elk. Txikia
Aholkularitza energetikoa
www.ingutek.eus


Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!