Amaia Zabalegik irabazi du 2023ko Inauterietako Kartel lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 31a, 00:00

700 euroko saria jasoko du, horietatik 350 euro Hernaniko Berriakeko dendatan gastatzeko.

2023ko Hernaniko inauteriek badute kartela. Hain zuzen, Amaia Zabalegi hernaniarrak aurkeztutako kartela izan da lehiaketaren irabazlea, eta beraz, aurtengo eskuprogramean zein kartelean erakusteaz gain, 700 euroko saria jasoko du gazte hernaniarrak. Zenbateko horretatik, 350 euro Hernaniko Berriakeko dendatan gastatzeko izango dira. Kartel lehiaketa martxan jarri eta aurkezteko epean, 5 kartel aurkeztu ziren, eta horietatik 4 kartel aukeratu zituen Inauterietako Jai Batzordeak. Lau kartel horien arteko aukeraketa, berriz, herritarrek egin dute online eta Biteri kultur etxeko postontzian sartutako bozken bidez. Guztira, 570 bozka jaso dira, horietatik gehiengoa kultura.hernani.eus webgunearen bidez: 417.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!