Azken agurra eman zioten Lukas Agirreri, Gudarien plazan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 09:17

Jende ugari bildu zen Plazan, gazte hernaniarrari azken agurra emateko. Argazkiak: Hernaniko Udala

Jende ugari bildu zen atzo arratsaldean, Gudarien plazan, Lukas Agirreri azken agurra emateko. Ekitaldi hunkigarria izan zen, senideek eta lagunek hitz goxoekin oroitu zuten Lukas, eta eskerrak eman zizkieten une latz hauetan laguntzen ari diren guztiei. Beti gurekin irakur zitekeen lagunek egindako pankarta batean, eta herritarrek sinatu egin zuten ekitaldiaren amaieran.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!