Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 00:00

2022 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu berri du Hernaniko Udalak, eta 13 lanpostu finkatuko dira eskaintza horri esker. Barne-sustapeneko postua izango da horietako bat: Udaltzainetako Agente Lehena.

Gainontzeko postuetako plazak, txanda irekian esleituko dira, eta hauek izango dira Hernaniko Udalean egingo diren lehiaketak: Idazkaritzako administraria (2 lanpostu), Diruzaintza eta Diru-bilketako administraria, Ekonomia eta Ogasuneko administraria (2 lanpostu), Kirol saileko administraria, Zerbitzu publikoetako administraria, Agenteak (3 lanpostu) eta Partaidetza teknikaria.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!