Kontzentrazioa Plaza Berrin, erailketa matxistak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 00:00

Azken asteetan bi emakume euskal herritar erail dituzte, eta, gertaera lazgarri hauek salatzeko, kontzentraziorako deialdia egin du Hernaniko Koordinadora Feministak. Plaza Berrin izango da elkarretaratzea, gaur, arratsaldeko 18:30etan. 2022an 5 biktima eragin ditu biolentzia matxistak Euskal Herrian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!