Estibaliz Urresola zuzendaria, Goya Sarietarako izendatua 'Cuerdas' film laburrarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 29a, 11:19

Hernanin bizi den zuzendariak 2023an bere lehen luzemetraia estreinatuko du: '20.000 especies de abejas'.

Cuerdas 2022. urtean Estibaliz Urresola Solagurenek eginiko film laburra da Goya Sarietarako izendatuetako bat. Hernanin bizi den laudioar zinegilearen bostgarren lanak Canneseko Kritikaren Astean aurkeztu eta Rails d'Or saria irabazi zuen. Otsailaren 11n ezagutuko dira garaileak.

Estibaliz Urresola ekainaren amaieran hasi zen, Laudion eta Hendaian, 20.000 especies de abejas luzemetraia filmatzen. Polvo somos film labur sarituaren zuzendariak, Malagako Zinemaldian bi Zilarrezko Biznaga irabazi zituenak, fikziozko film luzera egin du jauzi.

Pelikulan Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cozar eta Miguel Garcés, aktoreek parte hartuko dute.

Lucia, sei urtekoa, zakila duen neskatoa da, denek Aitor deitzen diote, eta uda iritsi eta eskolako giro traketsa atzean uzteko irrikaz dago. Ane, bere ama, krisi profesional eta sentimentalean murgilduta dago, eta oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin gurasoen etxera joateko. Han bizi da ama eta izeba Lourdes, erleak haztearekin eta eztia ekoiztearekin lotura estua duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!