Lukas Agirre agurtzeko ekitaldia egingo dute gaur, Hernaniko Plazan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 29a, 11:03

Lukas Agirreren hilketa salatzeko kontzentrazioa, Donostiako Alderdi Ederren. Argazkia: Hernaniko Udala

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira, «familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko». Hernaniko Udalak bat egin du deialdiarekin.

Lukas Agirre Izkori «agur bero bat egiteko», elkarretaratzea deitu dute ostegun arratsalderako, Hernaniko Plazan. Arratsaldeko 18:30etan izango da: «Lukas Agirre Izkoren hilketaren aurrean, familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko, gaur elkartuko gara, 18:30etan Gudarien Plazan», luzatu dute deialdia.

«Familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko». Hernaniko Udalak bat egiten du deialdiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!