Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistei omenaldia, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 29a, 00:00

Maialen Lujanbio, txapelarekin.

Aitortza egingo die Hernaniko Udalak, 19:00etan Plazan; eta irekia izango da.

Hernaniko Udalak antolatuta, omenaldia egingo diete datorren astelehenean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Hernaniko Bertso Eskolaren inguruko lau bertsolariei: Maialen Lujanbiori, Aitor Mendiluzeri, Nerea Ibarzabali eta Beñat Gaztelumendiri. Gainera, txapelketan parte hartu zutenei ere egingo diete aitortza, eta horien ordezkari gisa, bertan egongo da Oier Iurramendi, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren koordinatzailea.

Arratsaldeko 19:00etan izango da omenaldia, Plazan; eta ekitaldi irekia izango da. Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!