Ostegunetako bileretan etenaldia, Kaleratzeak Stopek

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 29a, 00:00

Hernaniko Kaleratzeak Stopek jakinarazi duenez, aste hauetan ez dituzte egingo ostegunetako batzar irekiak, Antziola 64ko lokalean. Urtarrilaren 12an ekingo diete berriro. Edonola ere, norbaitek egun hauetan etxebizitza arazoak izanez gero, taldearekin harremanetan jarri daiteke telefonoz: 604 112 740.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!