Lukas Agirre Izkori «agur bero bat egiteko», elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako, Hernaniko Plazan. Arratsaldeko 18:30etan izango da: «Lukas Agirre Izkoren hilketaren aurrean, familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko, bihar elkartuko gara, 18:30etan Gudarien Plazan», luzatu dute deialdia.
Gaur eguerdian, Donostiako Alderdi Ederren egin dute kontzentrazioa, hernaniarraren hilketa salatzeko. Bertan izan dira Hernaniko udal ordezkariak, Lukas Agirreren senide eta lagunak, eta beste hainbat hernaniar.