Argigrama lantegia bihar eta etzi, haur eta helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 00:00

Tailer bana egingo dute bi egunetan, goizeko 10:30etan Aristizabal kalea 7ko lokalean, Nagore Legarretarekin.

Hernaniko Gazteria Sailak antolatuta, Argigrama lantegia egingo dute bihar eta etzi, haur eta helduei zuzenduta. Gazteria Sailak Aristizabal kaleko 7garren zenbakian daukan lokalean izango da, goizeko 10:30etan hasita.

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak eskainiko ditu bi saioak, eta bi orduko iraupena izango dute. Tailer berbera izango da bi egunetan eskainiko duena, eta partehartzaileek ezingo dute tailerra errepikatu. 7 urtetik gorako haurrek hartu dezakete parte, heldu batek lagunduta.

Saio horietan, bat-bateko irudiak sortuko dituzte, errebelatzeko likidoak, argia eta material ezberdinak erabilita. Gainera, prozesua dokumentatzeko bideoa ere grabatuko dute, guztien artean.

Tailerrean parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 943 33 70 41 telefonora deitu daiteke, edo interneten formularioa bete, helbide honetan: labur.eus/argigrama.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!