3509 zenbakiak saria, futboleko nesken zozketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 00:00

Costa Daurada nazioarteko futbol torneoan hartuko du parte CD Hernaniko ohorezko mailako neska infantilen futbol taldeak, datorren urteko apirilean. Eta bidaia hori ordaintzeko, dirua biltzen ari dira. Horregatik, postua jarri zuten abenduaren 24an, Plaza Berrin; eta Hernaniko produktuekin osatutako saskia zozketatu zuten. Zozketa horretan, 3509 zenbakia izan da saritua. Zenbaki hori daukanak, abenduaren 30a baino lehen deitu behar du, telefono honetara: 615 174 460. Gainera, larunbat honetan ere kalean izango dira, beste saski bat zozketatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!