Lukas Agirre agurtzeko ekitaldia egingo dute ostegunean, Hernaniko Plazan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 17:53

Lukas Agirreren hilketa salatzeko kontzentrazioa, Donostiako Alderdi Ederren. Argazkia: Hernaniko Udala

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira, «familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko».

Lukas Agirre Izkori «agur bero bat egiteko», elkarretaratzea deitu dute ostegun arratsalderako, Hernaniko Plazan. Arratsaldeko 18:30etan izango da: «Lukas Agirre Izkoren hilketaren aurrean, familiari eta lagunei doluminak azaltzeko eta agur bero bat egiteko, ostegunean elkartuko gara, 18:30etan Gudarien Plazan», luzatu dute deialdia.

Gaur eguerdian, Donostiako Alderdi Ederren egin dute kon­tzentrazioa, hernaniarra­ren hil­keta salatzeko. Bertan izan dira Hernaniko udal ordezkariak, Lukas Agirreren senide eta lagunak, eta beste hainbat hernaniar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!