Eten egin dute Donostia eta Hernani arteko trenen zirkulazioa, istripu larri bat dela eta

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 15:00

Martutenen gertatu da ezbeharra, eta pertsona bat hil da trenak harrapatuta.

Eguerdian eten dute Donostia eta Hernani arteko trenen zirkulazioa, ezbehar larri baten ondorioz. 12:30ak aldera gertatu da istripua, Martuteneko geltokian, eta pertsona bat hil da trenak harrapatuta. 

Adifek karretera bidez mugitzeko aukera ahalbidetu du bidaiarientzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!