Jon Jara Euskadirekin, nazioarteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 00:00

Jon Jara, aurreko partidu batean.

Trinketean ariko da hernaniarra, binaka; eta finalerdia jokatuko du gaur, 19:00etan hasita Hazparneko Berrian.

Euskadiko selekzioaren deia jaso du Jon Jara esku pelotari hernaniarrak, nazioarteko txapelketa bat jokatzeko. Trinketeko modalitatean jokatuko du Jarak, binaka, 22 urtez azpikoetan.

Txapelketa horretan, parte hartuko dute Euskadi, Nafarroa, Iparralde eta Frantziako selekzioek. Hazparnen jokatuko du Jarak, eta gaur bertan dauka semifinala, arratsaldeko 19:00etan hasita, Berria trinketean. Iparraldeko selekzioa izango du aurrez aurre hernaniarrak.

Irabaziz gero, ostiralean jokatuko luke finala, 18:00etan Hazparnen bertan. Galduz gero, aldiz, ostegunean izango luke hirugarren postua lortzeko partidua, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!