Azken egunak, Ezagutu Hernani lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abenduaren 26a

Amaitzear da Ezagutu Hernani lehiaketaren zazpigarren edizioa. Hernani Errotzenek antolatuta, lau galderako sorta osatu dute, eta abenduaren 30a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna, ondorengo estekan sartuta: labur.eus/5bv5a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!