Krisi ekonomikoa eta ekologikoa hizpide, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 00:00

Hainbat ekintza antolatu ditu Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak urtea amaitzeko. Bihar Krisi ekonomikoa eta alternatiba politikoak hitzaldia eskainiko dute; eta ostegunean, krisi ekologikoari buruzko mahai ingurua antolatu dute. Parte hartuko dute Mugimendu Sozialistako kide batek, Enherkomek eta Antonio Casadok. Biterin izango dira biak, 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!