Portu Auzoko Gabonetako ekintzei hasiera emango zaie, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 26a, 00:00

Urtea amaitzeko sekulako plana antolatu dute Portuko auzotarrek.

Urtea amaitzeko, larunbaterako Santa Barbara mendi buelta antolatu dute Portuko auzotarrek.

Urteroko ohiturei jarraituz, Gabonetarako egitarau oparoa prestatuko dute Portuko auzotarrek. Joan den urtean, Andoni magoaren bisita izan zuten herritarrek, eta erroskila tailerrean, arratsalde ederra pasa zuten auzoko gaztetxoek, eta aurten ere izango dute horretarako tartea: urtarrilaren 2an, arratsaldeko 16:30etan. Erroskilak egin ostean, merendola baten bueltan emango diote ongi etorria urte berriari. 

Oraingo honetan, ordea, berrikuntza batekin dator Portu auzoko Gabonetako egitaraua. Izan ere, plater dekoratiboak egiteko eskulan tailerra antolatu dute, biharko eta 29rako; biak arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta tailerraz gain, larunbatean, urtea modu paregabean amaitzeko asmotan, Santa Barbara mendi buelta antolatu dute. Goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua, plazan. Urtarrilaren 4an, umeentzako pelikula proiektatuko dute, arratsaldeko 17:00etan, eta pelikularekin itxiko dute auzotarrek Gabonetako egitaraua.

 

Sekulako zaporedun erroskilak egin zituzten auzotar gaztetxoek joan den urtean. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!