Bi hitzaldi antolatu dira asteazkenerako eta ostegunerako Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 24a, 00:00

Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak, hurrengo asteko abenduaren 28an eta abenduaren 29an, bi hitzaldi antolatu ditu Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan hasita. Asteazkenean Krisi ekonomikoa eta alternatiba politikoak da hitzaldiaren izenburua. Ostegunean berriz, mahai ingurua antolatu da. Bertan, krisi ekologikoaz ariko dira. Mugimendu sozialistako kide bat, Antonio Casado eta Enherkomeko bazkide bat jardungo dira gaiaren inguruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!