Presoen aldeko elkartasun postua bihar jarriko da Garin tabernaren ondoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 00:00

Urtero antolatzen da presoen aldeko mariskada eta aurten ere hala izango da. Postua, bihar Garin Herriko Tabernaren ondoan jarriko dute goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 19:00etan presoen alde olentzerorekin manifestazioa izango da eta behin manifestazioa eginda, mariskadaren zozketa egingo da Gudarien Plazan. «Preso direnen eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharrean aurkitzen gara, eszepzioko espetxe politikak indarrean jarraitzen duen bitartean».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!