Euskal presoen aldeko ekimenak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 00:00

Aste honetan jakin da Asier Ezeiza Xaxik berriro ere espetxera itzuli beharko duela hainbat urte Frantzian preso eman ondoren, eta «berriro ere herrian etsipena eta samina zabaldu dute sufrimendua zabaltzen tematuta daudenek» dio Sarek.  
Kalean egoera hau salatu behar dela dio euskal presoen aldeko mugimenduak.
«Kondena berrien eta gradu progresioen aurkako zurrunbiloan sartuta egonik, behar beharrezkoa dugu kalean egoera bidegabe hauek salatzea». Honela, Saretik hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunotarako, eta horietan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Bihar, euskal presoen aldeko manifestazioa abiatuko da Gudarien Plazatik urtero bezala. 19:00etan emango zaio hasiera.
Abenduaren 31n, urteko azken egunean, manifestazioa egingo da Martuteneko kartzelatik goizeko 11:00etan. Martutenera oinez abiatuko dirara Zinko-Eneatik 09:00etan.
Urtarrilaren 7an, Bilbon euskal preso politikoen aldeko manifestazioa egingo da 17:00etan. Hernanitik autobusak arratsaldeko 15:00etan aterako dira Urbieta kaletik, eta tiketak salgai egongo dira Txilin, Kiden, Aralarren eta Garinen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!