Oses, Oiaga eta Galdos, gaur hiru finaletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 00:00

Gaur hiru final jokatuko dituzte Arrasaten, Andoainen eta Alegin.

C.D.Hernaniko pelotariek bederatzi partida jokatuko dituzte gaur eta bihar, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hiru partida nabarmentzen dira besteen gainetik.

Gaur, 20:10etan, Arrasaten, Ekhi Oses Lehenengo mailako infantilak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketako finala jokatuko du Etxanizen (Azkoitia) aurka. Bi pelotariak sailkapen-fasean 7 partida irabazi ondoren iritsiko dira finalera. Partida berdindua ikusten da aldez aurretik eta nerbioak ondoen kontrolatzen dituen pelotariak asko irabazita izango du, ikuskizuna ziurtatuta egongo da.

Gaur, 19:40etan, Andoainen, Eneko Oiaga Lehenengo mailako alebinak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako kontsolazio faseko finala jokatuko du Soberonen (Lapke) aurka. Bi pelotariek ezin izan zuten azken fasea postu bategatik jokatzeko sailkatu, baina gero kontsolazio fase bikaina jokatu dute, euren hiru partidak irabaziz, final parekatua espero da.

Gaur, 21:00etan, Alegian, Ekhi Galdos Bigarren mailako alebinak, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako kontsolazio faseko finala jokatuko du Garmendiaren (Intxurre) aurka. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!