'Tibwe' antzezlana oholtza gainean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 22a, 00:00

'The Ikusezin Basque Woman Experience' antzezlana oholtzaratuko da bihar, Biterin. Miren Gojenola, Tessa Andonegi eta Karla Ferreño izango dira antzezleak, eta arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera antzerkiari. Sarrera librea da. Izenburuak, mundura begira jartzeaz gain, antzezlanaren tonua ere markatzen duela aitortu dute antzezleek: «drama erabat murgildu beharrean, komediatik ere jo dugu, bizitza bera gazi-gozoa baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!