Abenduaren 18an, igandean, LXXI Bolunburu Krossa txapelketa jokatu zen Arrateko zelaietan (Eibar). Gipuzkoako txapelketa zegoen jokoan alebinetan eta infantiletan izan ezik.
16 urtez azpikoetan, Oier Arruti azpitxapeldun izan zen eta zilarrezko domina lortu zuen, bigarren postuan iritsita.
20 urtez azpikoetan, Gaizka Izagirreren hirugarren postua nabarmendu behar da. Brontzezko domina lortu zuen.
Alebin kategorian, Ibon Kerejeta iritsi zen lehenengo postuan.