'Utzi azalari' buruzko mintegia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Ainara Azpiazuk 'Axpi'k idatzitako Utzi azalari nobela grafikoari buruzko literatura mintegia eskainiko du Alaine Agirrek, liburutegian. Maialen Lujanbioren hiru ber­tso izan ziren liburuaren iturburu, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean botatako bertsoetan oinarritutako nobela grafikoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!