Erakusketa baten bitartez, joan den ostiralean aurkeztu zuten Etxebizitza Sindikatua; «etxebizitzaren esparruan jasaten ditugun erasoei aurre egiteko, eta gizarte kapitalista gainditzera bidean aurrerapausoak emateko» helburuarekin.
Aurkezpenaz gain, hitzaldi bat eta mahainguru bat antolatu ditu Kontseilu Sozialistak abendu amaierarako. Hilaren 28an izango da lehena, «krisi ekonomikoa eta alternatiba politikoak» izeneko hitzaldia. Biterin, arratsaldeko 18:30etan.