Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra antolatu du Kulturarte Plaza Feministak, eta izena emateko epea luzatu egin dela jakinarazi dute. Abenduaren 30era arte egongo da horretarako aukera, 943 33 70 17 telefonora deituta, edota kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzita.
Tailerra urtarrilaren 11tik ekainaren 14ra bitartean gauzatuko da, eta helburuak ondorengoak dira, besteak beste; haurdunaldiaren, erditzearen eta erditzeondoko anatomiaren inguruko informazioa ematea; eta haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea.
2023ko urtarrilaren 9ko astean, gutxienez, 12 asteko egongo denarentzat eta horien bidelagunentzat zuzendutako tailerrak dira; edota erditu berrientzat eta horien bidelagunentzat. Tailerrak ondorengo egunetan izango dira: urtarrilak 11, 18, 2; otsailak 8, 15, 22; martxoak 1, 15, 22, 29; apirilak 19, 26; maiatzak 3, 10, 17, 31; eta ekainak 7, 14. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira tailerrak, Kulturarteko Plaza Feministan. 36 euroko prezioa du tailerrak.
Bi izango dira haurdunaldi eta erditzeondo tailerretako dinamizatzaileak; alde batetik, Josune Martirena Sagastibeltza, psikologoa; eta beste aldetik, Marijo Artola Lizarazu, Gorputzaren osabide integratzailea.