Enara Macicior hernaniarra eta Naroa Otxoa, Sakanako finalera

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 10:35

Igandeko finalerdia jokatu zuten palistak.

Eizmendi eta Lusarretaren aurka jokatuko dute larunbatean, 11:00etan. Sakanako Txapelketaren finalerdian Ane Kerejeta hernaniarra eta Artazkoz gainditu zituzten, Maciciorrek eta Otxoak.

Enara Maciciorrek Sakanako Txapelketako finala jokatuko du, Naroa Otxoa bikote duela, larunbatean Eizmendi eta Lusarretaren aurka. 11:00etan hasiko da partidua Etxarri Aranatzen.

Enara Maciciorrek eta Ane Kerejetak elkarren aurka jokatu zuten asteburuan finalerdia eta lehenengoak lortu zuen garaipena. Otxoarekin batera, 25-18 garaitu zituzten Kerejeta eta Leire Artazkoz. 

Igandeko partidua berdindua izan zen, edozeinek irabazi zezakeen eta bi bikoteek izan zituzten lau tantoko aldeak. Hala ere, azkenean urdinak lortu zuten ihes egitea eta garaipena. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!