Gabonetako saskiaren zozketa egingo du Hernanialdeko AEK-k, abenduaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 00:00

Aurten ere Hernaniko zenbait dendaren produktuz osatutako saskiaren zozketa egingo du AEK-k. Egun osoan zehar izango da boletoak erosteko aukera, 50 zentimoren truke; Tilos inguruan goizean (12:00-14:30), eta Gudarien plazan arratsaldean (18:30-20:00). Zozketa arratsaldeko 20:00etan egingo dute, eta irabazleak bertan egon beharko du saria eraman ahal izateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!