Ezin hobeto amaitu dute urtea boleibol taldeek

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 15:10

Neskek Sestaon irabazi zuten 2-3 eta mutilek etxean lortu zuten garaipena derbian, Bera Beraren aurka, 3-2. 

Euskal Ligako bi taldeak garaipena lortu dute 2022ko azken jardunaldian. Partidu gogor eta borrokatuak jokatu arren, garaipena hernaniarren alde izan da bi kasuetan.

Neskek Sestaon jokatu zuten larunbatean eta 0-2 aurreratu ziren; 16-25 eta 22-25. Partiduak erabakia zirudien, baina etxekoek berdintzea lortu zuten; 25-20 eta 25-22 irabazi ondoren hurrengo bi jokoak. Azken joko erabakigarrian, hernaniarrek berriz ere aginte makila hartu zuten eta 11-15 irabaztea lortu zuten. Azkenean 2-3 izan zen Hernaniren garaipena. 

Urtea bosgarren postuan amaitzen dute neskek, bigarren postutik bi puntura..

Mutilak ere nesken bide berdina izan zuten igandean, Bera Beraren aurka jokatutako derbian. 2-0 irabazten hasi ziren; 25-19 eta 25-8., baina donostiarrek partidua berdintzea lortu zuten hurrengo jokoak 20-25 eta14-25eko emaitzekin. Azken jokoan etxekoek nagusi izan ziren eta beraz, 3-2 izan zen derbia hernaniarrentzat. Mutilek urtea seigarren postuan amaituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!