Hernanik lidertza sendotu du garaipen bikain batekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 14:29

2-5 irabazi du Vasconiaren aurka eta lau puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari Ohorezko Erregional Mailan

Jardunaldi ezin hobea izan da azkena Hernanirentzat. Ohorezko Erregional Mailan lidertza sendotu du Vasconiari 2-5 irabazi eta gero. Gainera, aurkari zuzenek galdu edo berdindu egin zuten eta bigarren sailkatuarekiko lau punturen aldea dute hernaniarrek.

Denboraldi bikaina osatzen ari dira eta 0-3 aurreratu ziren markagailuan 40garren minutuan Lizarazu eta Mancisidorren bi golei esker. 

Vasconia 2-3 hurbildu zen 69garren minutuan, baina ondorengo jokaldian Oyarbidek 2-4koan egin zuen. Zubizarretak itxi zuen markagailua 85garren minutuan bosgarren golarekin. 

 

Neskek l1-0 irabazi zuten Touringen aurka

Lan gehiago izan zuten neskek Zubipen. Touringen kontra 1-0 irabazi zuten eta bigarren postuari sendo eusten diote. Realak eta Mariñok ere garaipena lortu zuten eta sailkapenean ez dago aldaketarik. 

Jubenil Nazional taldeak berdinketa ona lortu zuten, Zubipen, Eibarren kontra. Ez zen golik ikusi eta hamahirugarren daude sailkapenean. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!