Segurola eta Larrañaga zuzenean sailkatu dira Binakako finalera

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 00:00

Goikoetxeak eta Barrenetxeak, Ansa eta Juanenearen kontra, finalerdia larunbatean.

Segurola eta Larrañaga lehenengo postuan sailkatu dira Binakako Erremonte Txapelketaren ligaxkan, azken partidua, Ezkurra II eta Martirena 40-25 garaitu eta gero. Lehenengo postuak finalerako sailkapena eman dio bikote gipuzkoarrari. Merezitakoa, erakutsi duten jokoa kontuan hartuz gero. 

Aizarnazabalgo eta Azkoitiko erremontistek maila bikaina erakutsi dute lehenengo fase guztian zehar. Orain zailena geratzen zaie, finala. 

 

Bigarren finalista erabakitzeke

Bigarren finalista larunbatean, abenduaren 24an, ezagutuko da. Bertan, Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a bikotea, Ansa II.a-Juananearen aurka lehiatuko dira finalerdi estuan. 

Bi bikoteek ostegunean aukeratuko dituzte finalerdietako pelotak. 18:00etan hasiko da material aukeraketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!