Abian da Bertso-lata 2022

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 18a, 00:00

Ekintza ugari izango dira bertsolaritzaz gozatzeko.

Umeen egunarekin hasi zen Bertso-lata, pasa den ostegunean, eta jarraipena izango du datozen asteetan. 

Giro ederrean hasi zen, joan den ostegunean, 2022ko Bertso-lata. Ohikoa den bezala, aurten ere bertsoaz gozatzeko hamaika ekitaldi izango dira, urtarrilera bitarte. Paulo Txikiya Bertso Eskolako gazteak izango dira kantuan ostegunean, abenduaren 22an, Elurtxorin. 

Egun berezietako errondak ere badute tartea aurtengo egitarauan. 24an Olentzeroa ibiliko da Osiñagan zehar, eta Erronda egingo dute, Ohitura Zaharrak taldearekin batera, hilaren 31ean, Kaxkoan. 

Izena eta izana bertso saioa izango da 30ean, Gaztetxean. Bertan ariko dira hiru Andoni: Egaña, Mujika eta Rekondo; eta hiru Ane: Beloki, Zuazubiskar eta Labaka. 

Jaialdi nagusiarekin amaituko da Bertso-lata. Urtarrilaren 6ean Biterin ariko dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Aitor Mendiluze.

BERTSO-LATA 2022

HERNANI

ABENDUAK 22

19:00 Gazteen bertso saioa, Elurtxorin.  

ABENDUAK 24

Olentzeroa, Osinaga auzoan.

ABENDUAK 30

19:00 Izena eta izana bertso saioa, Gaztetxean. Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Ane Beloki, Andoni Mujika, Andoni Rekondo eta Ane Labaka. 

ABENDUAK 31

Erronda, Kaxkoan. Paulo Txikiya Bertso eskola eta Ohitura Zaharrak taldea. 

URTARRILAK 6

18:30 Jaialdi nagusia, Biterin. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Aitor Mendiluze. Sarrerak egunean bertan, Biterin (7 euro).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!