Festa giroak jarraipena izango du gaur, Portun eta Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 18a, 00:00

Herritar ugari gerturatu zen San Joan Konpartsak Plaza Berrin jarritako postura.

Gabonak gerturatzearekin batera, berotzen doa pixkanaka herriko festa giroa. Jende ugari gerturatu zen atzo San Joan Konpartsaren postura. Pintxoak, bokadiloak eta taloak izan ziren dastagai, eta erromerian pasa zuten arratsaldea. 

 

Jarraipena Portun eta Lizeagan

Gaur ere txistorra jateko aukera izango da. Portuko Auzo Elkarteak 12:00etan antolatu du txistorrada; Lizeagan, aldiz, 12:30etan ekingo diote festari, Gibelaldek antolatuta. Bi elkarteek txistorraden ondoren egingo dute Gabonetako Saskiaren zozketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!