San Joan Konpartsak txistorra postua jarriko du gaur Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Plaza Berrin 11:00etatik aurrera pintxoak, bokadiloak eta taloa jarriko dira salgai. Arratsaldean erromeria izango da.

San Joan Konpartsak antolatuta Santo Tomas Eguna ospatuko da gaur, Hernanin. Plaza Berrin jarriko da postua, 11:00etatik 14:30etara: pintxoak, ta­lo­ak eta bokadiloak izango dira aukeran. Taloak txistorrarenak, gaztarenak, hirugiharrarenak eta txokolatearenak (glutenik gabekoa) izan daitezke. Arratsaldeko 18:00­etatik 21:00etara, berriz, erro­meria izan­go da, Patxi eta Konpainia taldearekin, eguna ondo amaitzeko. 

Atzo, Zelabiden ospatu zen Santo Tomas festa. Auzotar ugari elkartu ziren arratsaldetik aurrera. Umeentzako jolasak ireki zuten festa eta gero txistorra jatearekin indarberritu ziren. Auzoetako lehenengoa izan zen, baina ez azkenengoa.

Bihar, Lizeaga eta Portu auzoetan txistorrada

Bihar auzoek hartuko dute txanda. Lizeagan Gibelaldek ospatuko du. 12:30etatik aurrera txistorra jateko aukera izango da Auzo Plazan edo Urumea ikastolan. 13:00etan saski-zozketa egingo da Gibelaldeko bazkideen artean. Bazkidetza berretsi edota bazkide berriak egiteko 2023rako kanpaina txistorra postuan bertan jarriko da.

Portuko Auzo Elkarteak txistorrada antolatu du 12:00etan Ibarrolaburun. Ondoren, Gabonetako Saskia zozketatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!