Oronak MCC utziko du langileen %72ak erabakia babestu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Oronako bazkideak egoitzara iristen.

Oronakoek, Galarretan hartu dute erabakia 1.098 aldeko botorekin eta aurkako 470 botorekin.

Orona kooperatibako bazkideek Mondragon korporaziotik irtetea erabaki zuten atzo. Oronan, bazkideen %71,9k babestu zute erabakia. 1.750 bazkide inguru zeuden deituta eta babes zabala eman diote zuzendaritzak egindako proposamenari: korporaziotik irtetearen alde egin zuen gehiengoak. Aldeko 1.089 boto izan ziren, eta kontrako 470. 

Oronakoek, kooperatibaren egoitza nagusia den Galarretan egin zuten batzarra. Bazkideen erabakiak 5.000tik gora langileri eragingo die.

Duela bi hilabete iragarri zuen korporazioa uzteko asmoa eta ordutik asko nahastu da giroa. Korporazioak kosta ahala kosta eutsi nahi izan dio loturari.

Orain, korporazioarekin aurrerantzean zer harreman izan nahi duten ere adierazi beharko dute. Mondragonek esan du ez dela gauza berdina korporazioko kide izatea eta ez izatea, baina zubi batzuei eusteko gai izango ote den, horixe jakitea falta da.

Proposamena, figura berri bat ezartzea zen, «hitzartutako kooperatiba», Mondragon Korporazioarekin harremana izateko aukera emango ziona, baina korporazioko kide izan gabe. Planteamendu hori ez zen Mondragon Korporazioaren azken kongresuan bermatu. 

Oronako kooperatibisten erabakiak ikusmin haundia sortu du. Eusko Jaurlaritzatik Arantxa Tapiak erabakia errespetetzearen alde hitz egin zuen.

Ulmak ere erabaki berdina hartu zuen. Mondragonek bere industria dibisioko enpresa garrantzitsuenetako bi galdu ditu: enpleguaren %13 eta salmenten %15. Bi kooperatibek atzo bertan utzi zioten Mondragon Korporazioko kide izateari, eta harreman mota berri bat ezartzeko asmoa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!